XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6. LURRAK BERE EMARIAK ESKAINTZEN DIZKIGU

Lehen idiak eta behiak gurtaberetzat, esnea okela, larrua eta umeak egiteko erabiltzen ziren eta lurrarekin, etxebizitzarekin eta beste animalia batzurekin batera baserria osatzen zuten.

Euskal Herri bertako behia arraza pirenaikakoa da, baina azken bolada honetan beste arrazetako behiak elkartu zaizkio: behi suizarra, Holandesa eta Txarolesa.

Arraza horietako behiek esnea eta okelaren produkzioa hobeagotu egin dute.

- Esne behia dut: zer produktu lor ditzaket nire behi horretatik?.

- Esnea moeta desberdinetako ontzietan eros dezakegu.

Zein moetatakoak izan daitezke ontzi horiek? Zer desberdintasun daude ontzi horietako esnetan?.

- Iker ezazu zer prozesu daraman esneak ikuilutik irteten denetik zure gosarira iristen den arte.

Baserritako aintzineko oilotegiek gaurko granja modernoei utzi diete lekua.

Granja hauetako oiloek, ahateek, untxiek, oilaskoek... okela, arraultze eta foi-gras asko ematen dute.

Abelazkuntza moeta honi hegazti-hazkuntza deritzaio.

Euskal Herrian oraindik ere, artalde handiak larrez aldatzen dira: udaberria eta uda mendigoitan iragaten dute eta negu hasieran haranetara jaisten dira.

Erronkariko artaldeek larrez aldatzeko distantzia handiak egiten dituzte.

Sei hilabetez Erronkariko haranetan egoten dira, baina beste sei hilabeteak Nafarroako Erriberan eta Aragoiko lurretan iragaten dituzte.

Bardeetara urriaren bukaeran jaisten dira eta Erronkarira apirila bukaera aldean igotzen.

Distantzia motzetako larre-aldaketa Nafarroa Beherean, Zuberoan, Erronkariko mendebaldean zehar hedatzen diren Pirineotako haranetan (Salazar, Aezkoa, etab.) eta barne eskualdetako mendi garaietatik hurbil kokatzen diren Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko herrietan egiten da.